.

.

2012(e)ko martxoaren 18(a), igandea

12/03/18

Etxe misteriotsua

Abentura gogoko dut, eta atzo horietako pasarte batean murgildu nintzen....Etxe misteriotsuan izan nintzen!! aaai!! :) Gauz batzuetarako beldurtia naiz, baina horretarako ez, eta beraz, herri misteriotsuko etxe misteriotsuan sartzea erabaki nuen....bizikleta eskuetan, hurbildu nintzen etxeko ingurumarira......ene bolido maitagarritik pauso batzuk hurrunduko nintzenez.....kataiaz lotzea erabaki nuen....eta halaxe egin nuen.......gehiegi maite baitut berorri, edonork hartu, nere eskuetatik betirako hurrundu eta faltan botatzeko beldurrak bultzatuta....beraz...giltza sarraia txikian sartu, boltatu eta ireki bezain pronto, inguruan topo egin nuen egurrezko esola bati trabatu nion, eta hau era berean ene maitagarriari, biak elkar hartuta edonoren oste desiotik hurrunago egongo zelako ziurtasunean. Tramankuluak gainean hartu nituen, eta eskuin hanka egurrezko atea zegoen norabidean zuzendurik, pauso batzuk nahikoa izan nituen lorategia minutu gutxi batzuetan guztiz zeharkatzeko. Erraza izan zen lehen misio hori. Baina horrek, etxe misteriotsuko behe solairura eramango ninduen eskaileren parean uzten ninduen parez pare! ai! eta horrek.....horrek, bigarren misioaren konplexutasuna areagotzen zuen....