.
2012(e)ko abenduaren 11(a), asteartea
MARI JAINKOSA ♥ ♥ ♥
Justiziaren jainkosa dugu Mari,
zintzotasunaren defendatzaile eta injustizien aurrean zorrotz jokatzen
duena. Jeinu honek gezurra, lapurreta, emandako hitza ez betetzea,
pertsonenganako errespetu eza eta harrokeria arbuiatzen
ditu; aldiz, besteenganako laguntasuna saritzen du. Harengan sinesten
dutenei laguntza eta opariak ematen dizkie; aldiz, sinesten ez dutenak
zigortu egiten ditu. Lapurrei lapurtu dutena kentzen die; eta harrokeria
erabili duenari, zertaz harrotu den, hura kentzen dio.
Naturaren indarra irudikatzen du, eta, bere botere ahaltsuarekin,
naturako indarren arteko oreka mantentzen du. Naturaren erregina da,
eta, Mari hurbil denean, ekaitza etortzen da. Leku askotan joaten ziren
Marirengana kazkabarra uxatzeko eskatzera. Horretarako, haren haitzulo
sarreran, meza ospatzen omen zuen herriko apaizak. Horrek adierazten
digu, herriak kristautasuna bereganatu ondoren ere, ez zela desagertu
Marirenganako sinesmena.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)