.

.

2016(e)ko otsaila 12, ostirala


Egoerak behartzen nau barnean dudana azaleratzera. Ez dakit bitartekorik hoberenaz baliatzen ari naizen, baina nere ahotsa ezagutaraztera emateko bitartekorik bakarrenetariko bat, adierazpen askeak geroz eta lehio gutxiago bait ditu gurean. Bizi dugun krisi egoera, jaiotzetik edo are gehiago jaio aurretik genekarkien krisi egoera areagotuz doa, era berean geure benetako krisia azaleratuz eta agerian utziz. Bizi dugun sistema bortitza da, oso bortitza, kapilalismoak ez du kupidarik, edozer gauza aurretik eramateko gai da berearekin ateratzeko, bere interes berekoiak aurrera eramateko. Ta gaur da eguna kapitalismorik bortitzenaren aurpegia pairatzen ari garena geure erraietan. Emakumearen papera oso garrantzitsua da gizartean eta beraz joko guzti honetan......emakumeak bere buruarekin topo egitea ezinbestekoa du, beti izan da ezinbestekoa norbere buruaren jabe izatea noski, baina are gehiago mahaigaineratzen ari zaizkigun "arazo" berri hauen aurrean. Gaizkia manaiatzen diarduten entitateek badakite emakumeak mundu honi bere askatasunerako bidea ireki diezaiokela, hargatik saiatzen da gu emakumeok, prozesu tramautiko baten ondorioz goxoki baten truke geure burua esklabutzari saltzeko tentatzen, gerorren buruari muzin egiko tentazio arriskutsuari ateak irekiz. Ta kontzientzi pixka bat duzuenok aski ongi jakingo duzue zenbat guda bideratu diren bakearen izenean ta zenbat injustizi justiziaren izenean......bada nere esperientzi pertsonalak bitarteko, iritsi naiz berdintasunaren izenean ere ezberdintasun hainbat aurrera eramaten direnaren ondoriora.....emakumearen papela giltza da prozesu guzti honetan. Nere barnean zerbaitek esaten dit, emakumeak etsi ta bere burua saltzen jarraitzen badu ez soilik gure komunitatea, baina ama lurrak eskein diezazkiguken oparotasun guztiak  betiko pikutara bota genitzazkeela. Hemen jokoan askok uste dutena baino gehiago dago. Ama lurra bera dago jokoan...Emakumearen berdintasuna ez datza emakumea aldi oro, aldi oro bere bortitzkeria proban jartzean, edo munduko gizonik gaiztoenarekin lehia amaigabe batetan sartu ta bera bezain gaizto edo are gaiztoagoa izan litekeela munduari erakusten aritzean.........emakumearen berdintasuna emakumeak bere burua baloratu ta maitatzen duenean etorriko da.......bai, lan nekeza bizi dugun mundu trakets honetan baina bide bakarra. Emakumea amildegitik behera daraman ta guztiz suntsitzen diarduen indar "ikusezin" hori lehia da. Besteak baino gehiago izan behar dueneko sentsazio deseroso hori. Hori bait da bere naturaren beraren aurka doan indar zitala.......emakumearen eskubide aldarrikapenak ez luke behar bere "prostituziorako" eskubidea aldarrikatzean....gaur badirudi maiz esklabutza eskubide sozialen atzean ezkutatzen digutela......emakumea objetu hutsa baino gehiago da, ia zer garen ere apenas gogoratzen garen arren, mundu zital honek garamatzan zurrunbiloan murgilduta.....ta gerorrek urteetan daramagun prozesu errepresibo horren ondorioz maiz geure burua sexu joeretara soilik mugatzen dugu, geure benetako izaera ukatuz. Ta horrekin ez dut esan nahi sexua debekatu behar denik (maiz aurkako polora joateko joera dugulako azpimarratzen dut hori...) alderantziz......geure buruarekin topatzen saiatu, maitasunari beingoz ateak irekitzen saiatu ta gero lasai, sexuak aurkituko du bere bidea, horretan ez dago arazorik, bakarrik etorriko da.......baina hemen badugu aurretik lanik, ta hasera batean lan nekeza dirudien arren, soilik korapiloak askatzean datza.........hainbeste korapilatu diguten/dugun mundua sinpletasunera askatasunera eramaten joatean..... Gauzak hankaz gora ateratzen dira geure buruaren jabe izan aurretik irakaspenak ematen hasten garenean, baina inor ez da ikasia jaio beraz denontzat dago hemen tokia, hori bai, erorikoek ikasteko balio dezatela. Emakumearen arazoa sexu joera jakin batzuetara mugatzea edo batalla zelai batetara mugatzea emakumea defendatzea ez, emakumea lurperatzen laguntzea da......has gaitezen hasteko terminoak bere lekuan jartzen.....maitasuna eta sexua ez dira gauza berbera.... ta hori ezberdintzen ez dakigunean benetako anaitasun ta batasuna kolokan jartzen dugu, ez dakigulako zeinekin oheratu behar dugun eta zeinekin anaitu.........iparra erabat galtzen ari garela ikusten dudan honetan barnean dudana inoiz bezala espresatzeko beharra sentitzen dut gelditzen zaigun gutxia galduko dugunaren beldurrez.......gaur berdintasunarekin saldu nahi digutenaren radiografia bat egingo banu ba honoko hau izango litzateke esaterako........udaletxeko pankarta haundia balkoian txintxilika barrura sartu ta zuretzat ezer ez dagoela esatean.....legeek hala omen diotelako...ta gizonik patriarkalenek egin dituzten legeak jarraitzea omen emakumea defendatzea.....eta adibide hori bezala edozein autoritate jar genezake adibide bezela, izan instituzioko langile, udaltzaingo, polizi, nagusi, irakasle, militar, kazetari etab. luze bat........guztiak patriarkalismo bortitzenera belaunikaturik eta era berean guztiak salduaz nekatzeraino batez ere komunikabideek egiten duten lan "txukunaren" ondorioz hori dela emakumea defendatzea eta beraz emakumea bere benetako tiranoa besarkatzera eramanez, patriarkalismoa besarkatuz aurkakoa dioen bitartean......horrek darama emakumea auto-suizidiora ta gaur pairatzen ta gutxik mahaigaineratzen duten benetako arazora.....emakumea gaixotzera, iparra galtzera ta drogen pean erortzera.......jerarkizatutako mundu bat saltzen diardutelako etenik gabe gure amets bezela....ta emakumea "babestua" izango da betiere, patriarkalismo bortitz honen aurrean belaunikatzen bada gainontzean ateak geroz eta itxiago.........emakumearen askatasuna akaso adibide bat jartzearren, emakumeak militar izateko askatasunean datza? terminoak erabat hankazgora jarri ta okerreko bidetik goazenaren izugarrizko susmoa daukat.......nik beraz emakume bezela balioztatua izateko demostratu behar dut gai nahizela beste gizon emakume nahiz haur batzuk hiltzeko??? hori da emakumearen askatasunaz ulertzen duguna?? Eta guzti hau gutxi balitz emakumeontzat batez ere...hemen ez da dena amaitzen........borreroak baditu milaka aurpegi ta baita milaka taktika ere berearekin ateratzeko.....eta hemen soilik beste bat bakarrik gehiegi ez luzatzearren.........gaurko emakumearen askatasun maila, aske gune ta merkantilizatu gabeko guneak gutxi balira....gelditzen diren gutxiak birrintzeko hautua hartu dutela dirudi guztiek zalantza nahiz debaterako eremu izpirik ere ireki gabe........sendiaren suntsipena ....geure identitatea ta benetako maitasun apurra jaso genezakeen ta oraindik zorionez nekez baino bizirik dirauen instituziorik aintzinakoena suntsitzeko hautu lotsagarria......ez soilik euskera guztiz kinka larrian jarriz baizik eta benetako euskal genozidio bat besarkatu ta euskal etnia bera deuseztera eraman dezakeen erabaki guztiz letala!ta honen harira aipatu bai emakumearen ta bai benetako euskal herri xehearen aurka komunikabide guztiek zabaldu duten gurutzada negargarria............ta nik makina bat aldiz pentsatu dut nere baitan zer ezkutatuko ote den gizon emakume arteko erlazioak patriarkalak direla esaten duen emakume baten atzean..........ba erantzun gutxi etortzen zaizkit burura.......bakarra esango nuke! diru zorroa izango duela besazpian....bai motel! mundua gobernatzen diarduten gizon oso on horiek euren banku preziatuen bitartez lanik txukunena egiten duten emakumeei pasatako diru xorroa! Hori bai!! inork ez beza zalantzan jarri gizon arrunta tratu txargile potentziala denik! betiere askoz ere errazagoa baita gizon arruntari kaka burutik behera botatzea banku kontua diruz betetzen digunari baino............ta honekin amaitzera noa.......bizitzako bidaia ain nekeza izango zenik etzigun inoiz inork esan hona etortzerako baina hala izan da ta ahal den einean aurre egin beharko diogu, sortzaileak jarri zigun patu korapilatsu honi! hemendik baita ere besarkada bat hau irakurtzeko beta hartu duzuen zuetako bakoitzari ta aipatu inkondizionalki hemen izango nauzuela herriaren alde egiteko.........Ondo izan! Osasuna, maitasuna ta askatasuna!!!